Probidentzia Andra Mari Ikastola (Basauri)

Zerbitzuak

Goizeko Harrera

Familiaren batek bere seme-alaba eskolan ordua baino lehen utzi behar balu, zerbitzu hau erabil dezake. Eskolako ikasle guztiek erabiltzeko aukera daukate. Egunero edo noizbehinka

GOIZEKO HARRERAN ORDUTEGIA ETA KUOTAK:
Sarrerak Kuotak
2 urteko ikasleak 3, 4 eta 5 urteko ikasleak
8.00 25€ 35€
8.30 12,50€ 17,50€
9.00 6€

Ordutegi ofiziala

Sarrera Irteera
Goizez 9.15etan 12.30etan
Arratsaldez 14.30etan 16.30etan

1 eta 2 urteko ikasleak ate nagusitik 10 minutu arinago aterako dira. Bazkaldu eta gero lo-kuluxka egingo dute.

3 urteko ikasleak jolastokiko atetik 5 minutu arinago aterako dira

Jantokia

1 eta 2 urteko ikasleak

Jantokia EGOKITZAPENA eta gero hasiko da, hau da, iraileko azken astean hasi ikasturteko azken egunera arte.

3, 4 eta 5 urteko ikasleak

Ikasturteko 2. egunetik hasita azkenengora arte. Jantokia noiz behinka erabiltzeko aukera dago. Ordainketa banku helbideraketa bitartez egingo da.

Bekak

Eusko Jaurlaritzak jarritako baldintzak betez gero, diru laguntza ekonomikoak eska ditzakezue urte 1eko gelatik aurrera.

Eskolak, eskabideen daten inguruan informazioa ahalbidetuko die familia guztiei.

Eskolaz kanpoko ekintzak

2 urteko ikasleak

Ikasturtea behin amaituta (Ekainaren amaieran) eskolak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko ekintzak erabiltzeko aukera dago. Hauek, urtean zehar izandako ordutegi eta zerbitzu berdinekin eskaintzen dira. Ikasturtea amaitu eta hurrengo egunean hasi, Uztailaren amaiera arte.

Sarrera Irteera
Goizez 9.15 12.30
Arratsaldez 14.30 16.30

3, 4 eta 5 urteko ikasleak

Ekainean eta Irailean badago garai bat non ikasleak goizez bakarrik datozen eskolara 12:30etan ateraz. Denboraldi horretan zehar, beti ere talderik sortuz gero, eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko aukera duzue:

  • 1go aukera: jantokian utzi eta 14.30etan atera
  • 2. aukera: jantokian eta eskolaz kanpoko ekintzetan utzi eta etxera 16.30etan eraman.
  • 3. aukera: etxera bazkaltzera eraman eta 14.30etan ekarri eskolaz kanpoko ekintzetan parte har dezan. Ondoren 16.30etan bila etorri

OSO GARRANTZITSUA

  • 1 eta2 urteko ikasleek ez dute ordutegi jarraia. Haien ordutegia beti berdina da, egokitzapen garaia kontuan hartu barik.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak urte osoko kuotetatik aparte ordaindu behar dira

Probindentzia Andra Mari Ikastetxea
Kareaga Goikoa 109 - Basauri (48970) Bizkaia