Probidentzia Andra Mari Ikastola (Basauri)

Hezkuntza proiektua

Testuingurua

escudos

Kristau eskolako elkartearen partaide gara. 1-6 urte bitarteko ikasleak ditugu eta hauek eredu euskaldun batean eta espiritu erlijiosoarekin hezten ditugu.

Eskola irekia da, non umearen garapen integrala bilatzen dugu eta horretarako haurraren garapenean gaitasun kognitiboak, motoreak, emozionalak, komunikatiboak eta sozialak orekatuak egotea ezinbestekoa da.
Bestetik, euskal hizkuntza eta kulturaren oinarriak barne hartzen ditugu, hau baita gure identitatearen oinarrizko ezaugarrietako bat.

Misioa

mision

Gaur egungo gizarte egoera ikusita eta desberdintasun kultural, sozial eta ekonomikoak kontuan hartuz, ikasleak osotasunean hezi nahi ditugu haien konpetentziak garatuz eta bizipenetan oinarrituz.

Elkarbizitza, tolerantzia, aniztasuna, ideia kritikoa eta auto-estima sendo bat bultzatuz.

Bisioa

vision

Etorkizunera begira, Probidentzia Andra Mari ikastetxeak inguruko erreferentea bilakatu nahi du, gizarteak eskatzen dituen aldaketei aurre eginez eskola inklusibo batean bilakatuz eta berdintasunean heziko duena.

Horretarako, heziketa kulturaniztuna eta innobatzailea bultzatuko dugu eta beti ere Euskal Curriculmeko oinarri pedagogikoak aintzat hartuz.

Baloreak

valores
Hezkuntzako profesionalak garela, gure baloreak ez dira soilik haurrei irakatsiko ditugunak izango; gure arteko harremanak halakoak izan behar dira ere. Dakigun moduan, haurrak gehiago ikasten du ikusten duenagatik esan zaionagatik baino, beraz ereduarekin bat egin behar dugu.

  • Konpromisoa, profesionaltasuna, laguntasun eta hurbiltasuna
  • Elkarlana, kooperazioa eta lan-taldea
  • Justizia errespetua eta solidaritatea
  • Ikaslea ardatz duen hezkuntza da gurea, begirunean eta gertutasunean oinarrituta bere autonomia, gaitasunak eta aniztasuna landuz

Hezkuntza Eredua

Helburu orokorrak

  • Haur hezkuntza integrala garatuko duen Kultura berria garatu
  • Ikaskuntza aukerak bultzatuko dituzten hezkuntza esparruei eta materialei ibidea eman
  • Familia agente hezitzaile modura onartu; elkar hausnarketa eta ulermena bultzatuz
  • Umearen testuinguru hurbilarekin kontaktua eta parte hartze aktiboa pixkanaka-pixkanaka bultzatu eta landu.
  • Ikasleen autonomia eta auto-estima gaitasunen garapen progresiboarekin bat indartu.
  • Gaitasun emozional eta afektiboak modu positiboan garatu.
  • Gure ikaskuntza prozesua ikasleen aurre-ezagutzetara hurbildu.
  • Ikasleen beharren araberako egokitzapen curricularrak diseinatu.
  • Metodologia malguak, aurkikuntza eta ikerkuntza bidezko ekintzak eta sormena bultzatu.
  • Ebaluazio metodo bateratuen bidez ebaluatu.

Printzipio metodologikoak

Gure helburua ikasle autonomoak eta gaitasun emozionalak dituztenak heztea da, esate baterako, begirunean, bizikidetasunean eta parte-hartze aktiboan oinarrituz.

Hori horrela delarik, printzipio metodologiko desberdinetan oinarritzen gara.

Ikaskuntza esanguratsua

Ikasketa esanguratsua sor dadin, ikasten dugunaren (eduki) eta aurretik (aurre-ezagutzak) dakigunaren artean loturak sortu behar dira.

  • Eduki esanguratsuak: Argiak eta koherenteak izan behar dira
  • Aurre ezagutzak: Ezin bestekoa da aurre ezagutzak kontuan hartzea ezagutza berriak ondo barneratu ahal izateko.
  • Motibazioa:Material erakargarrien bitartez, jarrera baikorrago bat lortuko dugu ezagutza berriei begira. Ekintzak, jolasak eta hizkuntzari dagozkion edukiak umeagandik hurbil dauden materialen bitartez egingo da.

Afektibitatea

Umeek buruko egitura maitasunaren bidez osatzen dute, hortaz, maitatuak sentitu behar dira, seguru sentitzeko. Maitatuak sentitzearen segurtasunak, haien buruaz irudi positibo bat eta orekatua izatea ahalbidetuko die.

Gure metodologiak, segurtasunetik habiatuko diren ekintza berriak proposatuko ditu. Esperientzia atseginak erraztuko ditu inguruaren ezagutza motibatuz.

Irakaslearen eta ikaslearen, zein ikasleen arteko harremanak, berdintasunean oinarrituko den testuinguru batean emango dira. Non, harreman horiek, elkar-ulermenean, maitasunean, onarpenean, konfiantzan eta errespetuan emango diren.

Gizartaratze eta komunikazioa

Umearen garai honetako egozentrismoa kontuan hartuta, umearen gizarteratzeko gaitasunean eta helduekin eta berdinekin lan kooperatiboa aurrera eramateko ahalmenean sinesten dugu. Horrela, arauetara egokitzen joango da, besteekin taldekatzen, materiala konpartitzen eta beraien artean laguntza eskatzen.

Metodologia aktiboa

Ikasleak haien ikasketa prozesuan motibatzea, eraikitzen eta parte hartze aktiboa suspertzen duten estrategia didaktikoei deitzen diegu metodologia aktiboa. Ezagutza gehienak objektuak manipulatzen jasotzen dituzte. Eskuzko ekintzek, burua estimulatzen eta objektuen eta mezuen barneko integrazioan laguntzen dute.

Aniztasunaren trataera

Ume bakoitzak bere ezaugarri eta ikasketa erritmo ezberdinak dituela uka ezina da. Gure programazioa, ikasketa indartzera eta zabaltzera diseinatuta dago. Indartze eta zabaltze ariketa hauek, momentu guztietan landuko dira, alegia, ume bakoitzaren garapena eta erritmo indibiduala errespetatuz.

Ikaskuntza esanguratsua

Loturak sortu behar ditugu ikasten dugun (eduki) eta aurretik (aurre-ezagutzak) dakigunaren artean. Modu esanguratsu batean ikasteak, aurretik ditugun ezagutza horien bitartez ezagutza berriei zentzua ematea suposatzen du eta horrela, ikaskuntza berriak barneratzen lortuko dugu.

Modu honetan, ikasten dagoen pertsonaren egitura kognitiboan ezagutzak integratzea lortuko dugu, memorizazio ulerkorra eta funtzionalaren bidez. Hau lortzeko, aurre ezagutzak zeintzuk diren ezin bestekoa da eta eduki koherenteak, argiak, ondo antolatuak eta motibagarriak funtsezkoak dira.

Probindentzia Andra Mari Ikastetxea
Kareaga Goikoa 109 - Basauri (48970) Bizkaia