Probidentzia Andra Mari Ikastola (Basauri)

Gure Ikastetxea

Historia

Ikastetxea 1931an sortu zen, Probidentzia Andra Mari alaba erlijiosoen eta S.A Basconiako ordezkaritzaren arteko elkarrizketa baten ondorioz. 8.000 biztanleko Basauri batean, Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat sortu zen.

1932an ireki zen 120 neska-mutilen matrikulekin eta ondorengo irizpideekin:

  • Ume guztiak langileen seme-alabak izan behar ziren.
  • Ume horientzat doakoa izan behar zen.

labasconia

1971an S.A Basconia enpresa, “Altos Hornos de Vizcaya” enpresak barne hartu zuen eta ondorioz Probientzia Andra Mari ikastetxea ere. 1974an, “Altos Hornos”ek Hezkuntza Ministerioari bere eskola guztiak eman zizkion. Baina Probidentzia Andra Mariko kongregazioak eskolako titular modura geratu zen.

Haur Hezkuntza eta EGB 8.maila arte irakasten zen. 1984. urtean, Ministerioak ezarri zituen xedapen berrien ondorioz, zentroa Haur Hezkuntza zentro modura izendatu zen.

Kongregazioa

ELIZABET XIX. mendean zehar, Frantzian esfortzu handiak egin ziren hezkuntza hobeago bat lortzeko eta prozesu horretan Elizak garrantzi handia izan zuen. Gazte gehienak analfabetoak ziren edo eta jasotako heziketa oso eskasa izan zen. M. de Rupt, Saint Pierre katedraleko apaiza eta Saint College-ko irakaslea, laguntza eskatu zion Elisabeth Vassal-i gazteriaren heziketaz arduratu ahal izateko eta baita txiroen heziketaz ere.

1818an, Jeanne Soulignac eta Justine Salmon Elisabeth Vassal-ekin batera “Santa Maria de la Providencia” izeneko elkartea sortu zuten. Denborak aurrera egin ahala, gazte gehiagok parte hartu zuten proiektu berri horretan 1819ko Irailaren 9a arte, elkartea kongregazio bihurtu zela: Hijas de Santa María de la Providencia de Saintes izenarekin. Kongregazioa hezitzailea eta ospitaleko zerbitzua ere eskaintzen zuen.

1903an, sekularizazio legeak martxan jarri ziren Frantzian. Hori dela eta kongregazioak bere eskolak ixtera behartuta ikusi zen. Erlijiosa batzuk sekularizatu ziren hezkuntzarekin jarraitu ahal izateko. Ospitaleari dagokionez, Saintes-eko umezurtz-etxea mantendu zuten. Guzti honen ondorioz, eta kongregazioaren helburua mantendu ahal izateko, Frantziatik atera behar izan ziren.

1904ko Otsailaren 11an, Espainiara bidaiatu zuten eta aukera hona ikusi zuten Euskadin etorkizunean lan egin ahal izateko. Urte horretan Apirilaren 12an, Eibarren zabaldu zen lehenengo etxea. Ondoren, beste hainbat.

1932an, Basauriko Probidentzia eskola zabaldu zen eta 1938an, Ingalaterrako Convent School Alton-en. 1963an, kongregazioa misiolaria bihurtu zen Perura joatean San Joan de Oro-ra. 1968an, Afrikara joan ziren eta 1978an, Indiara.

Organigrama

organigrama_eusk

GURASO ELKARTEA

Probidentziako Andra Mari Ikastetxearen Guraso Elkartean hainbat ekintza antolatzen ditugu (Inahuteriak, Agate Deuna, Ikasturte amaierako jaialdia, Probidentzia eguna, Gabonak…) gainerako hezi-komunitateari lagunduz eta modu honetara gure seme-alaben heziketan parte hartuz.

Neurri batean edo bestean, elkarteagatik lan egiten duten jende guztia gabe, hau egotea ezinezkoa litzake. Pertsona gutxi batzuk bagara ere, aurrera atera ditugu beti antolatu izan diren ekintzak eta baita berri batzuetan parte hartzen hasi gara.

Badakigu denok denboraz estu eta larri ibiltzen garela, lanarekin, etxeko ardurekin… Baina era berean, gure seme-alaben hezkuntza-prezezuan parte hartu nahi dugu.

Horregatik, gurekin parte hartzera animatzen zaituztegu. Nahi duenak, gure txoko txikira hurbildu daiteke eta bertan esango diogu nola lagundu dezakeen gutxirekin bada ere.

13_bakearen_eguna_02

Probindentzia Andra Mari Ikastetxea
Kareaga Goikoa 109 - Basauri (48970) Bizkaia