Hezkuntza Eredua
Helburu orokorrak
- Haur hezkuntza integrala garatuko duen Kultura berria garatu
- Ikaskuntza aukerak bultzatuko dituzten hezkuntza esparruei eta materialei ibidea eman
- Familia agente hezitzaile modura onartu; elkar hausnarketa eta ulermena bultzatuz
- Umearen testuinguru hurbilarekin kontaktua eta parte hartze aktiboa pixkanaka-pixkanaka bultzatu eta landu.
- Ikasleen autonomia eta auto-estima gaitasunen garapen progresiboarekin bat indartu.
- Gaitasun emozional eta afektiboak modu positiboan garatu.
- Gure ikaskuntza prozesua ikasleen aurre-ezagutzetara hurbildu.
- Ikasleen beharren araberako egokitzapen curricularrak diseinatu.
- Metodologia malguak, aurkikuntza eta ikerkuntza bidezko ekintzak eta sormena bultzatu.
- Ebaluazio metodo bateratuen bidez ebaluatu.
Printzipio metodologikoak
Gure helburua ikasle autonomoak eta gaitasun emozionalak dituztenak heztea da, esate baterako, begirunean, bizikidetasunean eta parte-hartze aktiboan oinarrituz.
Hori horrela delarik, printzipio metodologiko desberdinetan oinarritzen gara.
Ikaskuntza esanguratsua
Ikasketa esanguratsua sor dadin, ikasten dugunaren (eduki) eta aurretik (aurre-ezagutzak) dakigunaren artean loturak sortu behar dira.
- Eduki esanguratsuak: Argiak eta koherenteak izan behar dira
- Aurre ezagutzak: Ezin bestekoa da aurre ezagutzak kontuan hartzea ezagutza berriak ondo barneratu ahal izateko.
- Motibazioa:Material erakargarrien bitartez, jarrera baikorrago bat lortuko dugu ezagutza berriei begira. Ekintzak, jolasak eta hizkuntzari dagozkion edukiak umeagandik hurbil dauden materialen bitartez egingo da.
Afektibitatea
Umeek buruko egitura maitasunaren bidez osatzen dute, hortaz, maitatuak sentitu behar dira, seguru sentitzeko. Maitatuak sentitzearen segurtasunak, haien buruaz irudi positibo bat eta orekatua izatea ahalbidetuko die.
Gure metodologiak, segurtasunetik habiatuko diren ekintza berriak proposatuko ditu. Esperientzia atseginak erraztuko ditu inguruaren ezagutza motibatuz.
Irakaslearen eta ikaslearen, zein ikasleen arteko harremanak, berdintasunean oinarrituko den testuinguru batean emango dira. Non, harreman horiek, elkar-ulermenean, maitasunean, onarpenean, konfiantzan eta errespetuan emango diren.
Gizartaratze eta komunikazioa
Umearen garai honetako egozentrismoa kontuan hartuta, umearen gizarteratzeko gaitasunean eta helduekin eta berdinekin lan kooperatiboa aurrera eramateko ahalmenean sinesten dugu. Horrela, arauetara egokitzen joango da, besteekin taldekatzen, materiala konpartitzen eta beraien artean laguntza eskatzen.
Metodologia aktiboa
Ikasleak haien ikasketa prozesuan motibatzea, eraikitzen eta parte hartze aktiboa suspertzen duten estrategia didaktikoei deitzen diegu metodologia aktiboa. Ezagutza gehienak objektuak manipulatzen jasotzen dituzte. Eskuzko ekintzek, burua estimulatzen eta objektuen eta mezuen barneko integrazioan laguntzen dute.
Aniztasunaren trataera
Ume bakoitzak bere ezaugarri eta ikasketa erritmo ezberdinak dituela uka ezina da. Gure programazioa, ikasketa indartzera eta zabaltzera diseinatuta dago. Indartze eta zabaltze ariketa hauek, momentu guztietan landuko dira, alegia, ume bakoitzaren garapena eta erritmo indibiduala errespetatuz.
Ikaskuntza esanguratsua
Loturak sortu behar ditugu ikasten dugun (eduki) eta aurretik (aurre-ezagutzak) dakigunaren artean. Modu esanguratsu batean ikasteak, aurretik ditugun ezagutza horien bitartez ezagutza berriei zentzua ematea suposatzen du eta horrela, ikaskuntza berriak barneratzen lortuko dugu.
Modu honetan, ikasten dagoen pertsonaren egitura kognitiboan ezagutzak integratzea lortuko dugu, memorizazio ulerkorra eta funtzionalaren bidez. Hau lortzeko, aurre ezagutzak zeintzuk diren ezin bestekoa da eta eduki koherenteak, argiak, ondo antolatuak eta motibagarriak funtsezkoak dira.